Balerdi landetxea z/g, 31891 AZKARATE -Nafarroa-

Balerdi landetxea

Alokairu osoko bi landa-apartamentuz osatua dago, bakoitza bere sarrera independientearekin, berdegune amankomun batetik abiatuta.



GOIKOA apartamentua:

Bere 65 m2ekin, 4 (+2) pertsona hartzeko prestatua dago, egongela-sukalde-jangela, 2 logela (bat 150cm-ko ohe bikoitzarekin eta bestea 140cm-ko 2 ohe bikoitzekin), komuna eta terraza dituelarik.

 

BEHEKOA apartamentua:

2 (+2) pertsonentzako ahalmena dauka, 48 m2tan egongela-sukalde-jangela, logela 1, komuna eta terraza barne hartzen dituelarik.

 


Apartamentuak

Apartamentu bakoitza praktikotasun eta erosotasun erizpideak jarraituz osotu da, hala nola, sukalde guztiz hornitua (mikrouhin labea, garbigailua, etab…), komuna osoa, ohe eta komuneko arropa, berogailua, ur beroa, telebista, Wifi-a, mahai-jokoak eta terraza bere altzariekin.


BALERDIk eskeintzen dituen zerbitzuak

Aparkalekua etxe aurrean, inguruari buruzko dokumentazioa harrera-lekuan. 50 m.tara, herriko plazan, pilotalekua eta haurrentzako zabuak daude.



10 km. baino gutxiagora dauden zerbitzuak

Autobus zerbitzua | Gasolindegia | Ibai-igerilekua | Mediku Zerbitzua | Auto-tailerra | Taxiak | Janari-denda | Harategia | Farmazia | Okindegia | Banketxea | Taberna | Jatetxea |