Balerdi landetxea z/g, 31891 AZKARATE -Nafarroa-

Balerdi, 2010.urtean inguruko arkitekturari jarraikiz eraikitako landetxe bat da, erosotasun eta zerbitzu guztiak dituzten bi apartamentu independientek eratzen dutena.
Balerdi landetxea Araitzko Bailaran dagoen Azkarate herrian kokatzen da, gaztainondo eta haritzez inguratua, Balerdi mendiaren magalean, Betelu herritik 5 km.tara, Tolosatik 20 km.tara eta Iruñea eta Donostiatik 45 km.tara. Ostatu paregabe bat, Euskal Herriko inguru menditsu ederrenetako batean kokatua.

Nafarroako Gobernuak baimendu eta klasifikatutako landa-turismo ostatuak.