Balerdi landetxea z/g, 31891 AZKARATE -Nafarroa-

Araitz Bailara Nafarroako ipar-hegoaldean kokatua dago, Gipuzkoarekin muga egiten, Malloak izeneko mendi-malkar izaugarriaren magales. Bere pagadiak, bere haritz eta lizar, gorosti, gaztainondo eta zumar baso mixtoak, larre eta belardi berdeek osaturiko paisaiarekin nahasten dira, baserri eta herri txikiak inguratzen dituztelarik.

Leku interesgarriak

Balerdi eta Urreako Haitza

 Zaildutako mendizaleentzat Azkaratetik abiatu eta Balerdiren tontorrera (1.195 m.) igotzea ibilbide erakargarri bat izan daiteke. Ohiturarik ez dutenentzat edo ibilbide laburrago bat nahi dutenentzat, Urreako Haitza edo Balerdi Txiki (784 m.) izan daiteke aukeratako bat, eta bestea, Azkaratetik irten eta Gipuzkoako Bedaio herrira doan bidea..

Maioak

 Izen hau hartzen dute Betelu eta Araitzen gainkaldean zintzilikatzen diren belardiek. Zirku moduko tontor-segida bat da, benetako zerra-hortzak eratzen dituenak Larraungo Bailaratik Balerdi mendira doan arku zabal batean.

Bailarako herrri txikiak

Gaintza, Uztegi, Intza, Arribe eta Atallu, bere eliza interesgarri eta etxe tradizionalekin, Azkaratekin batera Araitzko udalerria osatzen dute.

Tolosa

Gipuzkoako hiriburu historikoa. Industri eta merkataritza hiribildu eder bat da, bisitatzeko eraikuntza aipagarriak dituena. Ezinbestekoa da larunbatero egiten den merkatu tradizionala ezagutzea eta bere gastronomiaz gozatzea. Entzutetsuak dira bertako inauteriak.

Plazaolako Bide Berdea (Lekunberri)

 Mugiro eta Andoain elkartzen zituan Plazaola trenbidearen egituratik abiatuta eraiki zen bidexka ibilterraza. Paisaia ederrek inguratzen duten ibilbide hau oso egokia da bizikletaz ere egiteko.

Beigorri abentura parkea (Lekunberri)

Aritzalde hariztian kokatutako famili-aisialdirako gunea da. Plataforma eta tirolinak erabiliz zuhaitzetako adarretan ibiltzeko abenturazko aukera paregabea da.

Araxes ibai-igerilekua (Betelu)

Izen bereko errekan egindako presa bat da, 1,5 metroko gehienezko sakonera duena. Eguzkia hartzeko berdegune bat dauka eta instalakuntzen egoera ona da.

Beteluko Iturburuak

4 iturburu termomineral daude, “Dama Iturri”, “Iturri Santu”, “Urberoa” eta “Karmelo”, herriari ospe eman diotenak.


Goikola burdindegiko aztarnak (Betelu)

XIX. mendean eraiki zen burdindegia, lekuko baldintza egokiaetaz baliatuz.

.
Beteluko artadia

Betelun aurki dezakegu Nafarroako artadi bakarra, eta berezitasun hau dela eta, Nafarroako Gobernuak ingurune  natural izendatu zuen ekosistema hau 1997. urtean.


Historiaurreko trikuharriak

Trikutseta, Añi eta Txuritxoberri (Arriben)

Mendukilo kobazuloa

Historiaurreko aztarna batzuk izateaz gain, Aralarko mendilerroaren eraketa karstikoaren lagin bikain bat da.

.

Aralarko Mikel Deunaren Santutegia

Arkitektura erromanikoaren benetako altxorra da eliza. Barnekaldean, erretaula esmalteztatu bat dauka, XII. mendeko urregintza europearraren maisulan bat dena.